Udan gaude eta jadanik auzoko festetan murgilduak gaude. Sanjoanak pasa dira eta orain nola ez auzoko jaiak dauzkagu begi bistan. Alde Zaharrekoak, Añorgako Karmenak, Zipotz jaiak Grosen…
Grosekoa izanda Zipotz jaiak ezagutzen ditut hobeto eta giro ederra egoten dela esaten dizuet eta urtetik urtera jendearen parte hartzea handiagoa da. Eta badakizue asteazkenetik igandera gonbidatuak zaudetela Groseko Zipotz jaietara. Ondo pasa!


